1. Sarrera
Indarreko legeen arabera, hizkuntzen ezagutzak ahalbidetzen du Nafarroako administrazioetan hainbat lanpostu eskuratzea edo merezimenduak lortzea hautatze-prozesuetan.
Horretarako, izangaiek jakintza hori egiaztatu behar dute bi bide hauen bitartez: agiriak aurkeztuta edo NAPIk antolatutako probak gaindituta.
2000. urteaz geroztik, NAPIko Euskara eta Hizkuntza Komunitarioen Zerbitzuari dagokio egiaztapen proba horiek egitea. Hau da, hizkuntzen jakintza egiaztatzeko azterketak prestatu, burutu eta ebaluatzea, Foru Komunitateko administrazioetako unitateen eskariaz edo langileentzat berariazko deialdietan antolatuak.
Orrialde honetan dauden estekek gai hauetaz eta araudi legalez informazio xehea ematen dute.
2. Jakintza mailak egiaztatzeko erak
Izangaiek euskara, ingelera, frantsesa eta alemanaren jakintza egiaztatzen ahal dute era hauetan:
3. Homologatutako agirien baliokidetza
Izangaiek aurkezten ahal dituzten agiri homologatuen zerrenda handia denez, 210/2010 Ebazpenak beren arteko baliokidetza xedatzen du. Ondoko esteketan informazio osagarria lor daiteke:
Agirien arteko baliokidetza arautzen duen 210/2010 Ebazpena
Euskarazko baliokidetzen taula
Hizkuntz komunitarioen baliokidetzen taula
4. NAPIk antolatutako probak
Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuak, eskatzen zaionean eta dituen baliabideen arabera, hizkuntza maila zehazteko probak egiten ditu, bi kasu hauetan:
Hurrengo estekek bakoitzaren informazio zabala eskaintzen dute:
5. Legedia
203/2001 FORU DEKRETUA ,uztailaren 30ekoa. Agertzen du Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantillako zein lanpostu diren euskara jakin beharrekoak (Hezkuntza eta Kultura Departamentuko irakasleenak kanpo direla) eta zer jakite maila behar duten, eta zehazten du zein lanpostutan hartu behar den euskara jakitea beste batzuen arteko merezimendutzat. (NAO 110).
GOBERNUAREN ERABAKIA, 2006ko irailaren 18koa. Euskararen alorrean hainbat neurri hartzen dituena. (NAO 120, 2006koa)