Euskara eta Hizkuntza Komunitarioen Zerbitzuaren prestakuntza jarduerak Hizkuntzen Europako Erreferentzia Esparrua arabera egiten da; esparru hau Europako Kontseiluak bigarren hizkuntzak irakaste/ikasteko bultzatzen duen agiria da. Prestakuntza honako bi arlo hauetan banatzen da:
Euskarazko prestakuntza eskaintza hau Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuaren (NAPI) urteroko prestakuntza planaren barruan dago, administrazio publikoetako langile guztientzat zabalik.
Bi ikastaro mota eskaintzen dira: eskaintza orokorra, euskara ikasteko, eta ikastaro teknikoen eskainzta, lanean euskara erabiltzeko. Ikas prozesua errazteko, helburu, modulu eta metodologia batzuk eskaintzen dira.
Prestakuntza eskaintzen da ingelesez, frantsesez eta alemanez, maila guztietan (hasiberritik aurreratura arte) talde txikietan, ikas prozesua eraginkorragoa izan dadin. Nafarroako administrazio publikoetako langileei hizkuntzak irakastea da helburua.