Euskarazko prestakuntza

Aurkezpena:

Euskarazko prestakuntza eskaintza hau Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuaren (NAPI) urteroko  prestakuntza planaren barruan dago, administrazio publikoetako langile guztientzat zabalik. Eskuin aldeko esteken bidez, prestakuntza eskeintzara helduko zara.

Euskarazko prestakuntzaren ezaugarriak:

Eskaintzako ikastaroek euskara ikastea dute helburua, baita lanean euskaraz aritzeko gaitasuna lortzea ere. Bertan, hainbat ikastaro mota antolatzen dira helburu, iraupen eta metodologia desberdinekoak. Beraz, eskaintza anitza, langileen prestakuntza beharrak asetzeko.

Bukatzeko, aipatu eskaintza hau Euskarabideak eta NAPIk elkarlanean sortzen dutela.

Prestakuntza honen oinarria:

Euskarazko prestakuntza-eskaintza oinarritua dago Europako Erreferentzia Marko Bateratuan (EEMB). Marko hau Europako Kontseiluak bigarren hizkuntzak ikasi eta irakasteko sortu zuen eta gaur egun, Europa osoan erabilpen zabala dauka. Bertan zehazten da maila bakoitzean erabiltzailek edukiko duen gaitasuna, baita zer eginen duen gaitasun hori lortzeko.

Mailak:

EEMBn definitutako mailak eta azpimailak, hizkuntza guztietarako berberak dira; beren iraupena ikasturte bat edo luzeagoa da (B2 eta C1 mailen kasuak):

  • A Maila: Oinarrizko erabiltzailea
    • A1 Maila: Hasierakoa
    • A2 Maila: Tartekoa 
  • B Maila: Erabiltzaile independientea
    • B1 Maila: Atalasea
    • B2 Maila: Aurreratua 
  • C Maila: Erabiltzaile gaitua
    • C1 Maila: Gaitasun operatibo eraginkorra
    • C2 Maila: Menderatze-maila

Mailen eta urratsen arteko alderaketa 

Lehengo urratsak honela banatu dira oraingo mailetan:

-A1 MAILA: A1.1: 1. urratsa eta A1.2: 2. urratsak.

-A2 MAILA: A2.1: 3. urratsa eta A2.2: 4. urratsak.

-B1 MAILA: B1.1: 5. urratsa eta B1.2: 6. urratsak.

-B2 MAILA: B2.1: 7. urratsa; B2.2: 8. urratsa eta B2.3: 9. urratsak.

-C1 MAILA: C1.1: 10. urratsa; C1.2: 11. urratsa eta EGA azterketaren prestaketa.

-C2 MAILA: Prestakuntza teknikoa.

Alfabetatzea

Ama hizkuntza euskara izan eta alfabetatu gabe daudenentzat ikastaro bereziak ematen dira, ikasle nahikorik batuz gero. Bada bigarren aukera bat: prestakuntza hau autoikaskuntza lagunduaren bidez jasotzea.

Prestakuntza teknikoa

Prestakuntza honen helburua da lan esparruan euskara erabili behar dutenentzat ezagutza nahikoa ematea euskaraz egoki komunikatu ahal izateko.

Diptikoa

Ondoko diptikoak 2012-13 ikasturtean euskarazko prestakuntzarako egin den eskaintzaren berri ematen du:

 Diptikoa ikusteko.

Beste erakunde batzuek emandako prestakuntza

Ikastaro hauetan parte hartzen ezin duten langileek prestakuntza jasotzen ahal dute beste erakunde batzuek ematen dituzten ikastaroen bidez eta ondoren, matrikula gastua ordainduko zaie 195/1993 Foru Dekretuak xedatzen duen eran (ikus araua).